Eraldaketa Mahaiaren eraketa
Proiektuaren baitan, eraldaketa mahaia osatzeko aurkezpena maiatzaren 2an egin da Eusko Jaurlaritzaren egoitzan.
Proiektuaren gobernantza-erakundea
Eraldaketa mahaia lurralde osoko zentro sozialen aniztasunaren ordezkari eta erabiltzaile diren adineko pertsonek osatzen dute. Eusko Jaurlaritza, Euskofederpen, Agijupens, Nagusiak eta Las Cuatro Torres- eko ordezkariak izango dira taldean. Landa-eremuko zentroetako ordezkariak ere badaude, Kanpezun, Ispasterren eta Zerainen partaidetzarekin, baita hiri-eremukoak ere, Portugalete, Donostia eta Gasteizko Bizan zentroko ordezkariekin.
Lehenengo bilera horretan, mahaia osatuko duten pertsonak eta proiektuko faseak aurkeztu dira. Gainera, mahaiaren eginkizunak eta 2022an zehar egingo diren hurrengo bilerak ezarri dira. Eraldaketa Mahaiaren eginkizunak honako hauek dira:
- Proiektua gidatzea eta jarraipena ematea, proiektuaren fase guztietan dagoen erakunde bakarra izanik.
- Talde Motorrek egindako lanaren jarraipena egitea, eta talde horiek definitutako ereduan duten ikuspegia txertatzea.
- Zentroen behin betiko eredua definitzea, esperientzia pilotuetan ikasitakoa kontuan hartuz.
- Talde Motorren lana aberastea, haien edukia kontrastatuz eta eredu-proposamenean beharrezkoak diren aportazioak eginez.
- Sortutako ezagutzarekin, zentroen ebaluazioaren emaitzak jakinaraziko zaizkio mahaiari, ondoren zentroak eraldatzeko ereduak definitzeko eta hedapena bideratu ahal izateko.
Hurrengo bilera ekainaren 14an izango da, Bilbon.
Kategoriak: Udalak.
Etiketak: Eusko Jaurlaritza, gobernantza.
Lotutako edukiak