Eraldaketa Mahiaren bigaren saioa
Eraldaketa Mahaiarekin egindako proiektuaren jarraipen-saioa ekainaren 14an izan da, Bilbon.
Problematikak aurkeztuta eta partaidetza-dinamika
Ekainaren 14an, 10:00etatik 12:00etara, Eraldaketarako Mahaiaren bigarren saioa egin da Bilbon (Kale Nagusia 85).
Hona hemen gai-zerrenda:
- 10:00-10:05 Ongietorria eta agurrak.
- 10:05-10:25 Informazioa itzultzea EMra: udalerri pilotuetan lortutako emaitzak; beharrak antzematea (Matia).
- 10:25-10:45 Informazioa itzultzea EMra: udalerri pilotuetan lortutako emaitzak; digitalizazioa (Alda2U).
- 10:45-11:45 Taldeetako lana: EMko ekarpenak.
- 10:45-12:00 Itxiera: ondorioak, hurrengo urratsak eta eskerrak.
Bileran landa eta hiri eremuetako zentroetako, lurralde-elkarteetako, adinekoen elkarterik gabeko zentroetako ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzak eta Euskofederpenek parte hartu dute.
Lehenik eta behin, bi esperientzia pilotuetan identifikatutako zentroen beharrak eta digitalizazioarekin lotutako problematikak aurkeztu dira.
Bigarrenik, partaidetza-dinamika bat gauzatu da, non parte-hartzaileek beren ikuspuntua partekatu ahal izan duten zentroen arteko konexioari dagokionez, ikuspuntua espazio fisikoetatik eta bazkideekiko komunikaziotik haratago zabalduz. Kanpoko zerbitzuekin, bestelako elkarteekin eta boluntariotzarekin bat egiteko beharra identifikatu da, besteak beste.
Hurrengo bilera 2022ko urriaren 25ean izango da, eta Eibarko eta Erandioko bi esperientzia pilotuen aurrerapenak partekatuko dira, baita zentroen interkonexioaren bilakaera ere.
Kategoriak: Mahaiaren eraketa, Udalak.
Lotutako edukiak