Eusko Jaurlaritzak eta Euskofederpenek bultzatutako ekimen bat gara
Adinekoen Gizarte Zentroetako egungo eredua Eraldatzeko eta egokitzeko bidea errazten dugu,, Zahar-etxe esaten zaiena, alegia.
Entzute eta parte-hartzearen bitartez, gizartean ematen ari den eraldaketa digitalaren parte izatea ahalbideratzen dien digitalizazioan akonpainatzea bilatzen da.
Gure helburua
Helburu nagusia zentroak egungo eta etorkizuneko adineko pertsonen beharretara egokitzea da.
Era berean, Euskadiko hiru lurralde historikoetako landa eta hiri eremuetako ezaugarriak aintzat hartu nahi dira.
Beraz, Helduak Zabaltzenen xedea Gizarte Zentroak adinekoen lidergo aktibotik abiatuta eraldatzea da eta,, horretarako parte-hartze soziala eta ko-diseinua sustatzea, interes, behar eta eskubideak lortzean haiek protagonista izan daitezen.
Halaber, gizarte zentroen ekosistemak estrategiak behar ditu eredu berritzaileak, hibridoak eta konektatuak bihurtzeko, non teknologia modu eraginkorrean barneratu ahal izango den pertsonei balioa emateko.
Proiektu hau sustatzen dute:
Helduak Zabaltzen proiektuaren parte izan nahi duzu?
Inprimakia betez gero:
- Zentroen zerrendan azaldu ahal izango zara.
- Egiten dituzun jarduerak erakutsi ahal izango dituzu.
- Ikusgarritasun gehiago izango duzu eta pertsona gehiagorengana helduko zara.